jueves, 11 de mayo de 2017

LONDRESEKO PROIEKTUA


Zein ondo pasa genuen Londreseko proiektua egiten!! Zenbat gauza ikasi genituen! Artista bikainak dira gure umeak.








domingo, 7 de mayo de 2017

BIDE HEZIKETA

Bide Heziketari

               buruzko gauza asko

                                          ikasi eta gero...:

jueves, 6 de abril de 2017

TIPI-TAPA TIPI-TAPA KORRIKA


Korrikalari bikainak ditugu 4 urteko geletan!

Hemen duzue egun horretako bideoa:




http://www.korrika.eus/











miércoles, 8 de marzo de 2017

MARTXOAK 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

HAMAIKA KULTURA ESKUBIDE BERBERAK

#Hamaika kultura eskubide berberak #martxoaren 8


IPUINA:
NAGADU
Iñaki Zubeldia  
Gero Euskal liburuak 










• Genero eta kulturartekotasunaren inguruan hausnarketa egin, zenbait aurreiritzi gainditzeko.

ADUNA ETA ADUANAK 
Felipe Juaristi 
Erein 
https://drive.google.com/file/d/0B8knrvEUigg6clJxWDAzVTFsdEU/view



•Ikasleek beren eskuak marraztu (ezberdinak, baina eskubide berdinak)

jueves, 23 de febrero de 2017

BIZIMODUA TXINAN

BIDAIAN... TXINARA


ZENBAT GAUZA IKASI DITUGUN!

TXINA MUNDUKO HIRUGARREN HERRIALDE HANDIENA DA. 

BEIJING DU HIRIBURUA.




HARRESI HANDIA da munduko eraikuntza lan luzeena. Beste herri batzuen erasoetatik babesten zituen.


Beijingen HIRI DEBEKATUA dago, antzinako enperadoreen egoitza.



TXINA munduko zibilizaziorik antzinakoenetako bat da. 


Txinatar kulturan oso garrantzitsua da adineko pertsonekiko errespetua.

Udaberriko jaia da Txinatarren ospakizun garrantzitsuena. Ongietorria ematen zaio urte berriari. HERENSUGEAREN DANTZA egiten dute.



Jaietan, Txinatarrek apaingarri ikusgarriak jartzen dituzte etxean. FAROLTXOEN JAIA hainbat formatako eta koloretako milaka faroltxok argitzen dituzte kaleak. Faroltxoetan asmakizunak daude  idatzita, eta horiek asmatu nahian aritzen da jendea. 


Txinatar idazkerak ez dauka gurearen antzik. Txinatarrek balio handia ematen diote kaligrafiaren arteari. Haurrek eskolan lantzen dute.



domingo, 5 de febrero de 2017

BAKEAREN EGUNA

Urtarrilaren 30ean Bakearen Eguna ospatu genuen. 














 Horretarako, klasean bakeari buruzko ipuina irakurri eta arratsaldean patiora atera ginen zenbait ekintza egiteko. 
 

Lehenik agurra eta DBHko ikasleek prestatutako hitzaldia entzun genuen. Ondoren, hizkuntz ezberdinetan bakearen aldeko eskaerak esan eta ikasle eta irakasle guztiok instrumentuekin soinua egin genuen. 


Amaitzeko, aldez aurretik klasean landutako kanta abestu genuen. 

Eskerrik asko parte hartzeagatik!